Euskarazko Nabigatzailea

Nor gara? eta zer egiten dugu?





Bada urtebete (2012an) Asparrenean Atxipi Mendi Taldea jaio zela. Tarte txiki honetan  umeentzako mendi ateratze batzuk antolatu ditugu. Hauetan   haur, gazte zein helduen erantzuna oso baikortzat jo behar dugu , izan ere, irteeratik irteerara naturaz gozatzeko gure deialdi hauetara gero eta pertsona gehiago etorri dira. Eskerrik asko denoi!!


Asparrengo Mendi Taldeari , inguruan daukagun Atxipi mendiaren omenez izena jarri genion. Mendixka honen ezaugarriak gure asmoetako adierazleak izan zitezkeela pentsatzen baikenuen,  gertutasuna eta apaltasuna alegia. Altzaniako menditxo hau Asparrenako bailarako edozein tokitik ikus daiteke eta gainera, goizeko ateraldi arrunt batean gure haurrekin batera gailurrera hel gaitezkeelako (952 m ). Horretara gure lehenengo irteeran zuzendu ginen eta horra, urteroko ekitaldi egutegiari itxiera emateko prestu abiatuko gara,   hauxe gure talde gazte honen ohitura bakarra .

Taldearen helburu nagusia oso xumea da :

Mendizaletasuna, naturarekiko begirunea eta Euskaraz bizi ahal izatea uztartuz, herriko haur zein gazteek eskolaz kanpoko beste ekintzetan ere giro osasuntsuan euskaraz bizitzeko modua izan dezaten .

Asparengo guraso batzuk Atxipi Mendi Taldea sortu genuenean ingurugiroari zor diogun adeitasuna ahaztu gabe, gure umeek inguruko mendiak ezagutzea nahi genuen, baina jakina, Euskaraz egiten eta bizi izaten. Horrela, Euskara buruan ta ibili mendian !!! gure leloa izan daiteke. Horretarako,  irteerak, ikastaroak, hitzaldiak ... antolatuko ditugu eta  federatzeko aukera ere eskaintzen dugu dagoeneko.

Hona hemen gure bloga, hau guztiaren berri emateko eta gurekin harremanetan sartzeko beste tresna bat,
http://atxipi.blogspot.com.es/ , hala ere  zuzenean zer edo zer komentatzeko hauxe gure posta elektronikoa : atxipimenditaldea@gmail.com .

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Aupa ,

Eskerrik asko zure hitzengatik, aukera dugunean erantzungo dizugu.